
Haririk gabeko Bluetooth teknologia
Bluetooth teknologiarekin telefonoa 10 metroko (32 oineko) erradioan dauden
gailuetara konekta dezakezu irrati-uhinak erabiliz.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.1 + EDR, eta ondorengo
profil hauek onartzen ditu: SIM sarbidea, kontaktuetarako sarbidea, Object Push,
fitxategi-transferentzia, entzungailua, eskulibrea, sarbide orokorra, serieko ataka,
objektu truke orokorra, audio-banaketa aurreratua, urruneko audio/bideo
kontrola, zerbitzua ezagutzeko aplikazioa, sare pertsonalaren eremua eta audio/
bideo banaketa orokorra . Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu
batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia konpainiak
Telefonoa zurea egitea 31

onartutako osagarri homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen
fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta,
beraz, bateriaren iraupena murrizten dute.
Hari gabeko telefonoa urruneko SIM moduan egonez gero, osagarri bateragarri
bakarra, autorako kita esate baterako, erabil dezakezu deiak egin edo jasotzeko.
Modu horretan dagoen bitartean, telefonoak ezin izango du deirik egin,
programatutako larrialdiko zenbakietara izan ezik.
Zure telefonotik deitzeko, urruneko SIM modutik atera behar duzu lehendabizi.
Telefonoa blokeatuta badago, aurrena desblokeatzeko kodea sartu behar duzu.
Bluetooth konexioa ezartzea
1 Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektagarritas.
>
Bluetootha
.
2 Hautatu
Nire telefonoaren iz.
eta idatzi zure telefonoarentzako izen bat.
3 Bluetootha aktibatzeko, aukeratu
Bluetootha
>
Piztuta
. ikurrak Bluetootha
aktibatuta dagoela adierazten du.
4 Telefonoa audio-osagarri batera konektatzeko, hautatu
Konekt. audio-
osag.
eta osagarria.
5 Telefonoa bere tartean dagoen Bluetooth gailu batekin parekatzeko, hautatu
Gailu parekatuak
>
Gailu berria gehitu
.
6 Joan aurkitutako gailu batera eta aukeratu
Gehitu
.
7 Idatzi pasakodea (gehienez 16 karaktere) telefonoan eta baimendu konexioa
beste Bluetooth gailuan.
Telefonoa ezkutuko moduan erabiliz, software kaltegarria saihesteko aukera
gehiago daude. Ez onartu Bluetooth konexioa konfiantzazko iturrietatik ez baldin
badator. Beste aukera bat Bluetooth funtzioa desaktibatzea izan daiteke. Honek ez
die telefonoaren gainerako funtzioei eragiten.
32 Telefonoa zurea egitea

Ordenagailua Internetera konektatzea
Bluetooth teknologia erabil dezakezu zure ordenagailu bateragarria Internetera
konektatzeko. Telefonoak Internetera konektatzeko gai izan behar du (sareko
zerbitzua) eta zure ordenagailuak Bluetooth teknologia onartu behar du.
Telefonoaren sareko sargunera (NAP) konektatu eta telefonoa ordenagailuarekin
parekatu ondoren, telefonoak automatikoki Interneteko datu-pakete konexioa
ezartzen du.