Nokia X3 00 - Eskubide digitalen kudeaketa

background image

Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights Management) teknologia ezberdinak erabil

ditzakete, beraien jabetza intelektuala babesteko, copyrightak barne. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen

ditu DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Gailu honekin WMDRM 10, OMA DRM 1.0, OMA DRM 1.0 desbideratze-

blokeoa eta OMA DRM 2.0 teknologiekin babestutako edukiak ikus daitezke. DRM softwareen batek edukia babestea

lortzen ez badu eta edukiaren jabeek hala nahiko balute, DRM bidez babestutako edukia ikusteko gaitasuna baliogabetu

daiteke. Baliogabetzeak DRM bidez babestutako eduki hori zure gailuan berritzea debeka dezake. DRM software hori

baliogabetzeak ez die eragiten bestelako DRM motekin babestutako edukiei, ezta babesik gabekoei ere.

Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko zure

eskubideak azalduz.

Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, lizentziaren eta edukiaren segurtasun-kopiak egiteko erabili Nokia

Ovi Suiteko funtzioa.

Beste transmisio metodo batzuek ez dute lizentziarik transferitzen, baina hau edukiarekin batera berrezarri behar da

telefonoaren memoria formateatu ondoren, OMA DRM bidez babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko. Lizentzia

berrezartzea beharrezkoa izan daiteke zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.

Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin badauka, lizentzia eta edukia galduko dira telefonoaren

memoria formateatuz gero. Lizentzia eta edukia gal ditzakezu zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero. Lizentzia edo

edukia galtzeak, zure telefonoan berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago jasotzeko jo

ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.

Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke, eta eduki babestua SIM hori telefonoan sartzen bada bakarrik

ikusi ahal izango da.