Arreta eta mantenimendua
Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko produktu bat da, eta kontuz erabili behar da. Hurrengo proposamen hauek
garantiaren estaldura babesten lagunduko dizute.
•
Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako likidoek edo egoera bustiek, zirkuitu
elektronikoak erdoil ditzaketen mineralak izan ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera bateria, eta utz iezaiozu
guztiz lehortzen berriz jarri baino lehen.
•
Erabili ezazu zapi leun, garbi eta lehor bat lenteak garbitzeko; kamera, hurbiltasun sentsore edo argi sentsore
lenteak esaterako.
•
Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez betetako tokietan. Atal higikorrak eta osagarri elektronikoak
honda daitezke.
•
Ez ezazu telefonoa toki beroetan gorde. Tenperatura altuek gailu elektronikoen iraupena laburtu, bateriak hondatu
eta plastiko batzuk deformatu edo urtu ditzakete.
•
Ez ezazu gorde gailua toki hotzetan. Gailua bere tenperatura normalera bueltatzen denean, barruan hezetasuna
sor dakioke, eta horrek, zirkuitu elektronikoen plakak honda ditzake.
•
Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den modu batean zabaltzen saiatu.
•
Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo astindu telefonoa. Modu zakarrean erabiliz gero, barruko
zirkuituen plakak eta atal hauskorrenak apur daitezke.
•
Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk, disolbatzailerik edo garbigarri gogorrik telefonoa garbitzeko.
Produktu- eta segurtasun-informazioa 83
•
Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak buxatu eta funtzionamendu egokia galarazi dezake.
•
Telefonoarekin batera hornitu edo homologatutako ordezko antena soilik erabili. Baimenik gabeko antena,
aldaketa edo atxikitako elementuek, gailua hondatu eta irrati tresnen araudien urratze bat suposa ditzakete.
•
Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez aire librean.
•
Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen segurtasun kopia bat, kontaktu eta agendako oharrak, esaterako.
•
Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen etekinik onena ateratzeko, itzal ezazu telefonoa eta ken iezaiozu
bateria.
Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria, kargagailu edo beste edozein osagarrirentzat. Telefonoren bat ongi
ez badabil, eraman ezazu zure inguruan dagoen baimendutako zerbitzu-gunera.