Sareko zerbitzuak
Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko zerbitzu-hornitzaile baten harpidedun izatea
beharrezkoa da. Zenbait aukera ez daude erabilgarri sare guztietan, zenbait
funtziok zerbitzu-hornitzaileekin akordio bereziak izatea eska dezakete. Sareko
zerbitzuak erabiltzean datu-transmisioak gauzatzen dira. Jo zerbitzu-hornitzailera
zure hornitzailearen sareko eta roaming sareetako datu-transmisio tarifak
ezagutzeko. Zure zerbitzu-hornitzaileak zer kostu aplikatuko den azal dezake.
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko zenbait aukera ezgaitzeko edo ez
aktibatzeko eskatu liezazuke. Kasu horretan, aukera horiek ez dira telefonoko
menuan agertuko. Telefonoan menuaren izenak, menuaren ordena eta ikonoak
bezalako elementuak pertsonaliza daitezke.