Nokia X3 00 - Sarbide kodeak

background image

Sarbide kodeak

Telefonoaren sarbide kode eta segurtasun ezarpenak zehazteko, aukeratu

Menua

>

Ezarpenak

>

Segurtasuna

>

Sarbide kodeak

.

Segurtasun kodeak telefonoa baimenik gabe erabiltzea ekiditen lagunduko

dizu. Kode lehenetsia 12345 da. Kodea alda dezakezu eta telefonoak kodea eska

dezan ezar dezakezu. Zenbait eragiketek segurtasun kodea behar dute

konfigurazioa kontutan hartu gabe, adibidez ezarpenen leheneratzea. Kode

berria ezkutuan, leku seguru batetan eta telefonotik urrun gorde. Kodea

ahazten baduzu eta telefonoa blokeatuta badago, baliteke telefonoak ordaindu

beharreko zerbitzuak behar izatea. Informazio gehiagorako, jo Nokia Care

gunera edo zerbitzu-hornitzailera.

PIN (UPIN) kodea, SIM (USIM) txartelarekin eskuratzen dena, txartela baimenik

gabe erabiltzea ekiditeko da.

PIN2 (UPIN2) kodea, SIM (USIM) txartel batzuekin eskuratzen dena, zerbitzu

jakin batzuetara sartzeko erabiltzen da.

Piztu 15

background image

PUK (UPUK) eta PUK2 (UPK2) kodeak SIM (USIM) txartelarekin eskura daitezke.

PIN kodea hiru aldiz jarraian oker idatziz gero, PUK kodea eskatzen da. PUK

kodea SIM txartelarekin jaso ez baduzu, jo zerbitzu-hornitzailera.

Debeku pasahitza beharrezkoa da telefonoan deien debekuak erabiltzeko

(sareko zerbitzua).

Arakatzailearen segurtasun moduluko ezarpenak ikusteko edo aldatzeko,

hautatu

Menua

>

Ezarpenak

>

Segurtasuna

>

Segurt.-modul. ezarp.

.