
Zerbitzu gehigarriak
Mapak nabigazio sistema osora bertsio berritu ditzakezu, autoan edo oinez zoazela
erabiltzeko. Nabigazio sistema osoarentzat eskualde lizentzia behar duzu.
Autorako nabigazioak ahots bidezko gida du; baita bi eta hiru dimentsioko mapen
ikuspegiak ere. Oinezkoentzako nabigazioaren muga 30 km/h da eta ez du ahots
bidezko jarraibiderik eskaintzen. Nabigazio zerbitzua ez dago herrialde eta
eskualde guztientzat erabilgarri. Xehetasunak jakin nahi izanez gero, ikusi zure
tokiko Nokiaren webgunea.
Zerbitzu hau erabiltzeko kanpoko GPS hartzaile bateragarri bat behar duzu,
Bluetooth hari gabeko teknologia onartzen duena.
Erosi nabigazio zerbitzu bat
Hautatu
Menua
>
Antolatzailea
>
Mapak
eta
Zerbitzu gehigarriak
>
Erosi
nabig. lizentzia
eta bete jarraibideak.
72 Mapak

Ahots bidezko gidak lagundutako nabigazioa erabiltzeko, Mapak aplikazioari
sareko konexioa erabiltzen utzi behar diozu.
Nabigazio lizentzia zure SIM-txartelera konektatuta dago. Zure gailuan beste SIM-
txartel bat sartzen baduzu, nabigatzen hasitakoan lizentzia bat erosteko eskatuko
zaizu. Erosketa prozesuan lehendik duzun nabigazio lizentzia SIM-txartel berrira
kostu gehigarririk gabe transferitzeko aukera izango duzu.