
Mapak eta GPS
Zure gailuak ez dauka barruko GPS antenarik. GPS konexioa beharrezko duten
aplikazioak erabiltzeko, erabili kanpoko GPS hartzaile bateragarri bat (osagarri hori
soltean saltzen dute). Parekatu GPS hartzailea zure gailuarekin Bluetooth hari
gabeko teknologiaren bidez. Informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri GPS
hartzailearen erabiltzaileentzako gida.
Kokatze sistema orokorra (GPS) Mapak aplikazioari laguntzeko erabil dezakezu.
Jakin ezazu zure kokapenaren, neurketa distantzien eta marken koordenatuak.
Mapak 71

Zure gailua kanpoko GPS hartzaile batekin parekatu ondoren, baliteke gailuak
minutu batzuk behar izatea uneko kokapena bistaratzeko.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) Amerikako Estatu Batuetako gobernuak
zuzendutakoa da, hau izanik sistema honen zehaztasunaren eta mantentze lanen
erantzule bakarra. Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen
doikuntzek eragina izan dezakete kokapenari buruzko datuen zehaztasunean, eta
hau Irrati-Nabigazio Plan Federalaren eta Estatu Batuetako Defentsa Zibilaren
Sailean GPS politikari buruz sortu daitezkeen aldaketen menpe dago. Sateliteen
geometria eskasak ere zehaztasunari eragin diezaioke. Zure kokapenak, eraikinek,
oztopo naturalek eta eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen erabilgarritasun eta
kalitatean eragina izan dezakete. Baliteke GPS seinaleak eskuragarri ez egotea
eraikinen barruan edo lur azpian eta oztopa daitezke zenbait materialekin,
hormigoia eta metala, esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz bat egiteko, ez eta GPS hargailuak eta irrati
zelularren sareek adierazten dituzten datuetan soilik oinarritzea kokatu edo
nabigatzeko.