Sartu eta kendu memoria-txartela
Erabili soilik Nokiak telefono honetan erabiltzeko onartuta dituen microSD
txartelak bateragarriak. Nokiak onartutako sektoreko estandarrak erabiltzen ditu
memoria txartelentzako, halere baliteke marka batzuk guztiz bateragarriak ez
izatea. Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta telefonoa kaltetu eta
txartelean gordetako datuak honda daitezke.
Lehen urratsak
9
Telefonoa 8 GB arteko microSD txartelekin bateragarria da. Fitxategi bakar baten
tamaina 2 GBekoa izan daiteke gehienez.
Sartu memoria-txartela
1 Ireki memoria-txartelaren erretenaren estalkia.
2 Sartu txartela memoria-txartelaren erretenean kontakturako gainazala
beherantz jarrita eta bultzatu bere tokian sartu arte.
3 Itxi memoria-txartelaren erretenaren estalkia.
Kendu memoria-txartela
Garrantzitsua: Ez atera txartela eragiketa batean txartela erabiltzen ari zaren
bitartean. Hori eginez gero, txartela eta telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako
datuak honda daitezke.
Gailua itzali gabe kendu edo berriro jarri dezakezu memoria-txartela.
1 Ziurtatu ez dagoela memoria-txartela erabiltzen ari den aplikaziorik.
2 Ireki memoria-txartelaren erretenaren estalkia.
3 Sakatu memoria-txartela desblokeatzeko eta atera txartela.
10 Lehen urratsak