
Airean zehar dauden software eguneratzeak
Zure zerbitzu hornitzaileak softwareko eguneratzeak zuzenean zure telefonora igor
ditzake airean zehar (sareko zerbitzua). Zure telefonoaren arabera, baliteke aukera
hau eskuragarri ez izatea.
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate handiak transferi daitezke
(sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.
Abisua:
Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da gailua erabili, ezta larrialdi
deietarako ere, instalazioa bukatu eta gailua berrabiarazi arte. Egiaztatu datuen
segurtasun kopiak egiten dituzula softwarea eguneratu baino lehen.
Software eguneratzeen ezarpenak
Zure telefonoaren arabera, baliteke aukera hau eskuragarri ez izatea.
24 Laguntza eta eguneratzeak

Software-eguneratze automatikoak onartzeko edo debekatzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Telefonoa
>
Telef.-eguneratzeak
>
SW-egun. aut.
egiazt.
.
Software eguneratze bat eskatu
1 Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Telefonoa
>
Telef.-eguneratzeak
zure
zerbitzu hornitzailetik eskura ditzakezun telefono softwareko eguneratzeak
eskatzeko.
2 Hautatu
Uneko softw. xehet.
uneko software bertsioa ikusteko eta
eguneratzea behar den begiratzeko.
3 Hautatu
Desk. tel. softwarea
software eguneratze bat deskargatzeko eta
instalatzeko. Jarraitu pantailan agertzen diren jarraibideei.
4 Instalazioa deskargatzea burutu eta gero bertan behera utzi bada, hautatu
Instal. softw.-eguner.
instalazioa hasteko.
Softwarea eguneratzeak zenbait minutu iraun dezake. Instalatzean arazorik izanez
gero, jarri harremanetan zure zerbitzu hornitzailearekin.