
Mezuak bidali eta antolatu
Mezu bat bidaltzeko, hautatu
Bidali
. Telefonoak mezua irteera karpetan gordetzen
du, eta bidaltzen hasten da.
Oharra: Mezua bidali dela dioen testu edo ikonoa pantailan agertzeak ez du esan
nahi hartzaileak mezua jaso duenik.
Mezuaren bidaltzea geldituz gero, telefonoa hainbat aldiz saiatuko da mezua
berriro bidaltzen. Saiakera horiek huts egiten badute, mezua irteera karpetan
geratzen da. Mezuaren bidaltzeari uko egiteko, irteera karpetan, hautatu
Aukerak
>
Ezeztatu bidalketa
.
Bidalitako mezuak Bidalitako elementuen karpetan gordetzeko, hautatu
Menua
>
Mezularitza
>
Mezu-ezarpenak
>
Ezarpen orokorrak
>
Mezu bidaliak gorde
.
Telefonoak jasotako mezuak sarrera karpetan gordetzen ditu. Zure mezuak
antolatu gordetako elementuen karpetan.
Karpeta bat gehitzeko, izenez aldatzeko edo ezabatzeko, hautatu
Menua
>
Mezularitza
>
Gordetako elem.
>
Aukerak
.