Dei ezarpenak
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Deia
eta aukera hauetariko bat:
Deien desbideraketa — Desbideratu sartzen diren deiak (sareko zerbitzua). Agian
ezingo dituzu deiak desbideratu debeku funtzioren bat aktibatuta baduzu.
Edozein tekl. erantz. — Erantzun sartzen ari den dei bat edozein tekla labur
sakatuz, pizteko tekla, ezkerreko eta eskuineko aukeraketa-teklak edo amaitzeko
tekla izan ezik.
Autom. birmarkatu — Dei bat huts eginez gero, telefonoak automatikoki
birmarkatuko du zenbakia. Telefonoa 10 aldiz saiatuko da zenbakia markatzen.
Ahots-gardentasuna — Hobetu ahotsaren ulergarritasuna, batez ere giro
zaratatsuetan.
Markatze bizkorra — Markatu zenbaki-teklei (2-9) esleitutako telefono-zenbakiak
eta izenak horiei dagokien zenbaki-tekla sakatuta edukiz.
Itxaron deia — Sareak sartzen ari diren deiak jakinarazten dizkizu nahiz eta dei
bat abian egon (sareko zerbitzua).
Deiaren iraup. bistar. — Bistaratu abian den deiaren iraupena.
Laburp. deiaren ond. — Deiak amaitutakoan, bistaratu epe labur batez dei
bakoitzaren gutxi gorabeherako iraupena.
Bidali nire dei-eg. IDa — Erakutsi zure telefono-zenbakia deitzen ari zaren
pertsonari (sareko zerbitzua). Zerbitzu-hornitzailearekin adostutako ezarpena
erabiltzeko, aukeratu
Sareak ezarrita
.
Irteera-deiaren linea — Hautatu deiak egiteko telefono-linea, zure SIM txartelak
hainbat telefono-linea onartzen badu (sareko zerbitzua).
Estalk. dei-kudeatz. — Erantzun edo amaitu deiak tapa irekiz edo itxiz.