
Nabigatzailearen segurtasuna
Baliteke segurtasun funtzioak behar izatea zerbitzu batzuentzako, banketxe-
zerbitzuak edota lineako erosketak, esaterako. Konexio hauetarako, segurtasun-
ziurtagiriak behar dituzu eta beharbada segurtasun-modulu bat ere bai, SIM
txartelean eskuragarri dagoena. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure
zerbitzu-hornitzailearengana.
Segurtasun-moduluaren ezarpenak ikusteko edo aldatzeko, edo telefonoan
deskargatutako autoritate- edo erabiltzaile-ziurtagirien zerrenda ikusteko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Segurtasuna
>
Segurt.-modul. ezarp.
,
Autorit.-
ziurtagiriak
edo
Erabiltz.-ziurtagiriak
.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa eta software
instalazioarekin lotuta egon daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen
arren, ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri hori
benetan aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du
eskaintzen inolako babes motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri
zuzenak, egiazkoak edo fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria
erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen mugatua izaten dute. "Ziurtagiri
iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina" oharrak agertzen badira, ziurtagiriak
onargarria izan behar lukeen arren, egiazta ezazu telefonoko data eta ordua
zuzenak direla.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen, ziurtagiriaren jabea
konfidantzazkoa dela eta ziurtagiria benetan zerrendan dagoen jabearena dela
egiazta ezazu.
68 Dibertsioa